Hilerrian COVID-19 kutsatzeak saihesteko neurriak
Jende asko joan ohi da Domu Santu egunez hilerrira eta, bizi dugun egoera kontuan hartuta, Udalak prebentzio-neurri hauek hartzea erabaki du:
· Gel hidroalkoholikoa eta eskularruak jarriko ditugu herritarren esku bi mahaitan, hilobiak eta panteoiak garbitzeko.
· Ibilbideak adierazteko geziak ipiniko ditugu lurrean, jende pilaketak saihestu asmoz.
· Informazio kartelak ipiniko ditugu gogorarazteko derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea eta pertsonen artean 1,5 metroko tartea uztea.
· Udaltzainek zainduko dute hilerriko edukiera ez dela gainditzen.
Udalak dei egiten dizue zuhurtziaz joka dezazuen eta bete ditzazuen koronabirusaz kutsatzea saihesteko prebentzio- eta babes-neurriak