Euskaraz Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan!
Lehenik eta behin, zoriondu egin nahi ditugu gure herrian Euskaraldian entitate gisa parte hartzeko izena eman duten ia berrogei entitateak, horietan ariguneak osatuko baitira Euskaraldian gure herrian euskaraz lasai hitz egin ahal izateko! Zorionak!!
Legazpiko Udalaz gain, Euskaraldian parte hartuko dute herriko hainbat elkartek, kirol elkartek, enpresek, merkatari eta ostalariek,…..
Eta orain norbanakoen izen-emate garaia dator: bai ariguneko kide izango zaretenontzat, baita gainerakoontzat ere.
Gogoan izan oraingoan ere bi rol izango ditugula: BELARRIPREST ala AHOBIZI.
Beraz... Zein izango da zure rola azaroaren 20tik abenduaren 4ra?
Argi baduzu, eman izena: https://izenematea.euskaraldia.eus/
BELARRIPREST: Belarriprest izateko gutxienekoa euskara ulertzea da. Belarriprestak ez du euskara ulertzen duten guztiekin beti euskaraz hitz egingo. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz. Besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa erabilerarekiko jarreran dago, eta ez gaitasunean.
AHOBIZI: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.
Zalantzak badituzu, edo informazio gehiago nahi baduzu, galdetu lasai:
- Euskaraldia herri-batzordea: 608 60 72 23 whatzappa
- Euskara zerbitzua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.