Euskara ikasteko, UEUko ikastaroetarako eta arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko
Udalak gogora ekarri nahi du urriaren 30ean bukatuko dela Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea.
Hauek dira eska daitezkeen diru-laguntzak:
1. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak.
2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak.