pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

3K eta On egin kanpainen emaitzak.
16
Urr
2020

3K eta On egin kanpainen emaitzak.

77.620 euroko bonoek 677.518 euroko erosketak eragin dituzte.

77.620 euroko bonoek 677.518 euroko erosketak eragin dituzte

 

Tokiko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko bonu-kanpainak egin dira ekainean eta uztailean zehar, eta baita, luzapenez, abuztuan ere.

 

Kanpaina horiek 112.000 €-ko diru-partida zuten esleituta; horietatik 100.000 € merkataritzarako eta zerbitzu-enpresetarako, eta 12.000 € ostalaritzarako.

 

Kanpainen emaitzak erantsitako dokumentuan daude jasota, baina honako hauek nabarmendu ditzakegu:

  • Parte hartzera gonbidatutako 319 zerbitzu-enpresa eta saltokietatik, 68k hartu dute parte. Parte hartzaileek 75.840 € erabili dituzte eta horrek 670.066 €-ko erosketak eragin ditu.
  • Parte hartzera gonbidatutako ostalaritzako 25 establezimenduetatik 3k hartu dute parte. 1.780 € erabili dituzte eta 4.733 €-ko salmentak eragin dituzte.
  • Udalak ordaintzeko batez besteko denbora 10 egunekoa izatea ezarri zuen, eta, batez beste 4 eguneko epean ordaindu du. (Benetan, ordaintzeko batez besteko epea laburragoa izan da, baina kanpaina abuztura luzatu denez, udal-langileen oporraldiarekin bat egin du eta horrek ordaintzeko batez besteko epea 4 egunera igotzea eragin du).
  • Udal langileek kanpainei eskainitako dedikazioak 9.892 euroko kostua izan du, eta kartelak eta bonuak diseinatzeko eta informazioa banatzeko kontratatutako zerbitzuak 3.744 euro kostatu dute.

bonu-kanpainen emaitzei buruzko informazioa Ikusi

 

 

Albiste guztiak