Datorren asteartean, hilak 20, Legazpitik pasatuko da Espainiako Itzulia, 15:30etik aurrera.
Lasterketa Urretxutik dator Udanarako noranzkoan eta GI-2630 errepidetik, saihesbidetik, pasatuko da.
14:30etik aurrera, gutxi gorabehera, errepidea ITXI egingo da; beraz, Legazpira sartu edo Legazpitik irten 14:30ak baino lehen egin beharko da.
Lasterketa 15:30ak aldera iritsiko da Legazpira eta, ondoren, zirkulazioa berriz ezarriko da.