Telleriarten, urriaren 22an, goizeko 9etan eta ez da beharrezkoa aldez aurretik txanda hartzea
Nekazaritzako ibilgailuek aldizkako azterketa teknikoak egin behar dituzte; beraz, Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra Telleriartera etorriko da urriaren 22an, osteguna, goizeko 9etan.
Nekazaritzako ibilgailuaren azterketa teknikoa egiteko ez da beharrezkoa aurrez hitzordua hartzea; nahikoa da Telleriartera joatea hilaren 22an, goizeko 9etan.
Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute eta dagokion tarifa ordaindu.
Gogoratu behar da nekazaritzako ibilgailuen azterketa tekniko egiteko unitate mugikorra Legazpin hilaren 22an bakarrik egongo dela.