Orain arte eskaintzen zituen zerbitzuetan ez da aldaketarik izango, bere horretan mantenduko dira.
Aurrez aurreko formazio saioak, segurtasun neurri guztiak betez egingo dira, eta 4 lagun hartu ahal izango dira gehienez saio bakoitzeko. Bertaratuek maskara jarrita izan beharko dute saioetan.
YouTube KZguneaTIC kanalaren bidezko zuzeneko hitzaldiekin jarraituko da, eta informazio, izapideak (metaposta, BakQ,..), edo aurrez aurreko tutoretzetarako orain arte bezala hitzordua hartu beharko da 943023663 telefonora deituz.