pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ezagutu LEGAZPIko Aitzondoko harizti berezia eta gozatu natur inguruneaz.
24
Ira
2020

Ezagutu LEGAZPIko Aitzondoko harizti berezia eta gozatu natur inguruneaz.

Irailaren 27an, Barrendiolako urtegian izango du abiapuntua. Irteerak  09:30etan eta 12:00etan.

Irailaren 27an, Barrendiolako urtegian izango du abiapuntua. Irteerak  09:30etan eta 12:00etan.

 

HARITZ KANDUGABEEN (Quercus petraea) GIPUZKOAKO BASORIK ZABALENA

 

Ezagutu Aitzondoko harizti berezia eta gozatu natur inguruneaz

 

Haritz kandugabeen basoak ez dira arruntak gure mendietan. Alde batetik, mendeetan zehar haritzen baso zabalak desagertzen joan direlako eta, beste alde batetik, haritzen familiaren barruan espezi zehatz hau ez delako oso ugariak.

Datorren uztailaren 19an, igandearekin, Aizkorri-Aratz natura-parkeko altxorretako bat ezagutzeko txango gidatua antolatu du Anduetza parketxeak. Txangoak ez du zailtasunik eta Barrendiolako urtegian izango du abiapuntua.

Irteera ordua 9:30etan eta 12:00etan izango dira eta pare bat ordu iraungo ditu, adituaren azalpenak barne. Prezioa pertsonako 5 eurokoa da helduentzat eta 3 eurokoa haurrentzat.

Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.

 

Covit-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira:

Talde txikian ibiliko gara (10 pertsona gehienez), segurtasun-distantziak mantenduz, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango da eta musukoa (maskarila) norberak eraman beharko du, beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko.

 

Izen emateko edo informazioa emateko

  • 943 80 21 87 / 688 62 36 09
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

www.gipuzkoanatura.eus

Albiste guztiak