3K eta On Egin bonuen fakturak aurkezteko azken eguna: irailak 30.
Legazpiko Udala 3K eta On Egin bonu programetako kontuak ixten ari da.
Hori dela eta, programa horietan parte hartu duten dendariek eta tabernariek bonuak eta dagozkien fakturak udaletxean aurkeztu behar dituzte.
Azken eguna irailaren 30a izango da.
Hortik aurrera Udalak bonuak ordaintzeari utziko dio.
Gogoan izan fakturen datak abuztuaren 31 baino lehenagokoak izan behar direla.