Urriaren 30era arte eskatu ahal izango dira
Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteak Zerbitzuak 12.urtez
herriko musika taldeentzat diru-laguntzak eskainiko ditu
grabazioak egin ditzaten.
Grabaketen diru-laguntzen helburua, hain zuzen,
musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da,
eta horretarako, gehienez ere 1.000 euroko laguntza ematen zaie.
Abestiek giza-eskubideen aldarrikapen unibertsala errespetatuko dute.
Lehentasuna izango dute:
- lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek,
- adinez, bataz beste, gazteenekin osatutako taldeek,
- euskaraz sortutako grabazioak.
Interesa dutenek urriaren 30era arteko epea dute eskaerak egiteko:
Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez edo
Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia 7:30-15:00).
Grabaketarako diru-laguntzak eskatzeko prozedura