pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko hitzaldia irailaren 28an izango da, 18:30etan, Kultur Etxean.
17
Ira
2020

Legazpiko hitzaldia irailaren 28an izango da, 18:30etan, Kultur Etxean.

Tailer hauetan parte hartu nahi duten herritarrek irailaren 25a baino lehen eman beharko dute izena, 

Irailak 28, 18:30etan. Aldez aurretik izena eman behar da.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Uggasa eta eskualdeko udalekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko hitzaldiak antolatu ditu Legazpin eta Zumarragan.

Tailer hauen helburua gizartean pixkana txertatzen eta indarra hartzen ari diren mugikortasun jasangarrirako eredu berriei buruz herritarrak informatzea da:  ibilgailu elektrikoen ezaugarri, kontsumo, salneurri, kargatzeko eskakizun eta bestelako alderdiei buruzko informazioa eskainiko da, baita mugikortasun jasangarrirako beste aukera batzuei buruzkoa ere (ibilgailu hibridoak, txirrindu eta patinete elektrikoak, etab.).

Era berean, mugikortasun beharrei buruz hausnartuko da, motorrik gabeko mugikortasun-aukerak aztertuz eta ibilgailu elektrikoak partekatzeko dauden esperientzien berri emanaz.

 

Legazpiko hitzaldia irailaren 28an izango da, 18:30etan, Kultur Etxean.

Tailer hauetan parte hartu nahi duten herritarrek irailaren 25a baino lehen eman beharko dute izena, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. 

Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.    
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-248 (astelehenetik ostiralera, 8:00tatik 16:00etara)
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

Deialdiaren bideoa ikusi   

Beharrezkoa izango da ezarrita dauden osasun eta higiene baldintzak betetzea, antolakuntzak ezarritako gehieneko aforoa errespetatzea, herritarren arteko 2 metroko distantzia uneoro mantentzea eta musukoa erabili beharko da.

Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da.

Albiste guztiak