Covid-19aren aurkako segurtasun-neurriekin bateragarria izateko zailtasunengatik.
Urtero bezala, Erreka Eguna iraileko azken larunbatean ospatzekoa zen. Hala ere, Covid-19k sortutako osasun-krisiaren ondorioz, ezin da ospatu gaur arte ezagutzen dugun bezala.
Hala ere, ibaia garbi mantentzeak eta jarduera guztiari balioa emateak duen garrantzia azpimarratzeko asmoz, eskualde-mailako bideo bat egingo dugu.
Bideo hau udal web orria, sare sozialak eta Urola Telebistaren bidez zabalduko dugu irailaren bukaeran.
Bestalde, Udalak honako hau gogorarazten du:
Zeure burua eta zure etxekoak babestu koronabirusaren aurkako 3 erremedioekin:
(1) maskara,
(2) 1,5 metroko distantzia eta
(3) eskuak garbitzea.