Lehortuta, gaixorik edo toki faltan dauden hainbat zuhaitz moztuko dira herrian datozen asteetan.
Erortzeko edo adarrak puskatzeko arriskua izan dezaketen zuhaitzak moztuko dira. Baita ere, toki oso gutxi izateagatik, traban dauden zuhaitzak ere.
Honen ondoren, datorren neguaren bukaeran, zuhaitz landaketa berriak egingo ditu udalak.
Kasu batzuetan aurreko zuhaitzak zeuden tokietan eta beste batzuetan, toki berriak bilatuz, zuhaitzak modu egokian hazi daitezkeen tokietan eta espezie egokia aukeratuz.