pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irailaren 30ean bukatuko da inbertsioetarako laguntzak eskatzeko epea.
09
Ira
2020

Irailaren 30ean bukatuko da inbertsioetarako laguntzak eskatzeko epea.

25.000 € bideratuko dira autonomoei eta 10 pertsona baino gutxiagoko mikroenpresei laguntzeko.

25.000 € bideratuko dira autonomoei eta 10 pertsona baino gutxiagoko mikroenpresei laguntzeko.

 

COVID-19 pandemiaren ondorioz martxoaren 14an ezarritako alarma-egoerak egoera sozioekonomiko larria sortu du, eta horrek herritar guztiei eta, bereziki, enpresa-sareari eragiten die, jarduera itxi behar izan baitute.

Horregatik guztiagatik, 2019az geroztik ezarritako diru-laguntzen programa honen muina errespetatuta ere, funtsezkotzat jo da langile autonomoei edo 10 langile baino gutxiagoko enpresa txikiei diru-laguntzak emateko baldintzak errotik aldatzea eta birbideratzea. Horrela 2020an, laguntza horiek jarduera eten egin behar izan dutenentzako edo, 2019ko urritik 2020ko martxora bitarteko seihilekoaren hileko batez bestekoarekin alderatuta, apirileko fakturazioa % 75 baino gehiago murriztuta ikusi dutenentzako izango dira.

Elementu higigarriak eta higiezinak COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz sortutako eskakizunetara egokitzeko inbertsioak egiteko eskatu ahal izango dira laguntzak. 

Hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak: prebentzio eta osasun higieneko ekipoak erosteko, espazioak eta altzariak egokitzeko eta osasun-krisiarekin zerikusia duen beste edozerzarako.

Diru-laguntzaren zenbatekoa egindako inbertsioaren kostuaren % 70era artekoa izango da, 600,00 euroko mugarekin.

Diru-laguntza horiek Legazpiko Udalaren 2020ko aurrekontuaren kontura eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak egindako ekarpenaren bidez finantzatu dira.

2020-05-26ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

Albiste guztiak