Irailaren 1etik aurrera berriz martxan jarriko dira mantentze-gimnasia, yoga, eskulanak, marrazketa eta pintura eta ordenagailuak jarduerak
Berriro martxan jarriko diren jarduera guztietan prebentzio neurriak hartu behar ditugu COVID-19aren kutsapena saihesteko.
Horrela, jardueretan parte hartu ohi duten pertsonek berme guztiekin egingo dituzte berriro lehen egiten zituzten jarduerak.
Zentzu horretan, Kontingentzia-plan bat egin da eta, bertan, COVID-19aren transmisio-arriskua minimizatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak jaso dira.
Oporraldiaren ondoren, Gizarte Zentroko jarduera hauek irailaren 1etik aurrera berriro jarriko dira martxan: mantentze-gimnasia, ekialdeko filosofia (yoga), eskulanak, marrazketa eta pintura eta ordenagailuak.