Nazioarteko dokumental bat grabatzen ari dira Ignaziotar Bideari buruz
Hungariako filmaketa talde batek Ignaziotar Bideari buruzko nazioarteko dokumental bat egiten ari da eta Legazpira etorriko da abuztuaren 2an, irudiak grabatzera.
Dokumental hori Ignaziotar Bidearen 500. urteurrenean proiektatuko da eta Legazpiko hainbat kokaleku erakutsiko dira, hala nola parrokia, Bikuñako kaleak, Mirandaolako burdinolan lanean ari den olagizona edo Bizkorniara doan bidea, adibidez.
10 pertsonek osatzen dute filmaketa taldea, 4 erromes eta gidari bat barne.
Filmaketarako ez dute bide publikoa erabiliko eta ez dute trafikoa moztuko.
Lenbur Fundazioaren bidez sortu da harremana; horregatik eskerrak eman nahi dizkiogu fundazioari gure udalerria zabaltzeko eta sustatzeko egin duen lanagatik.
Azkenik,ez dugu ahaztu behar COVID-19ak eragindako osasun-krisia bizi dugula. Horregatik, Udalak honakoa ekarri nahi dizue gogora:
Udan, babestu zu eta zureak Koronabirusaren aurkako 3 erremedio hauekin: (1) musukoa, (2) 1,5 metroko distantzia soziala, eta (3) eskuak garbitu.