pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua uztailaren 22ra arte zabalik.
21
Uzt
2020

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua uztailaren 22ra arte zabalik.

Udako eskaintza, uda berezi honetan.

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak udako programazio berezi egokitua
eskaini du uda honetan.
Covid-19ak eraginda uda ezberdin honetara moldatu behar izan da zerbitzua.

Martxoaren 13tik maiatzaren 31ra bitartean online aritu ostean,
ekainaren 1etik aurrera kalean eta gizarte sareetan aritu dira hezitzaileak,
eta udan sartzearekin batera, Gazte-txokoa ere ireki da.

Covid-19a dela eta, hainbat segurtasun- eta osasun-neurriak inplementatu
behar izan dira Gazte-txokoan zerbitzua eskaini ahal izateko.
Besteak beste, aldez aurretik hitzordua eskatu behar izan da
gehienez 13 gazteko taldeetan, eguneko 2 txandetan sartu ahal izateko.
Horrela, musukoak jantzita eta eskuak hidrogelarekin garbituta bertaratu dira gazteak. Hezitzaileek erabilitako materiala desinfektatu behar izan dute,
beste gazte taldeen esku jarri aurretik.

Gazte-txokoa astean 3 egunetan ireki da:
astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan.
Astearteetan eta ostegunetan kalean aritu dira hezitzaileak.

Bestaldetik, 3 ekintza berezi egin dituzte gazte-talde ezberdinekin, hala nola:

  • Adinez nagusiak diren gazteekin LGTBIQ+aren gaia landu ostean,
    herritarrei begira sentsibilizazio gisa,
    Latxartegi parkeko 3 eserlekuetan ostadarra margotzeari ekin zioten.
  • Uztailaren 9an, 15-18 proiektuko gazteekin,
    ikasturtearen amaierako ekintza gisa,
    Donostiara surf egitera joan ziren.
  • Uztailaren 17an, berriz,
    zerbitzuko gazteenekin Donostiara joan ziren.

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua datorren uztailaren 22ra arte zabalik egongo da eta, indarberrituta eta energiak kargatu ostean,
hezitzaileak irailaren 3an itzuliko dira,
Covid-19ak ahalbideratuko duen egoerara moldatuz,
12 eta 18 urte bitarteko gazteei arreta eskainiz:
kalean, gizarte sareetan eta gazte-txokoan.

Albiste guztiak