Legazpiko Udaleko bozeramaileek Adierazpen Instituzional bat adostu dute, pertsonen askatasun sexualaren aurkako edozein urraketa arbuiatzeko eta gaitzesteko.
Era berean, eta Matraka Talde Feministarekin adostuta, elkarretaratze baterako dei egiten da: uztailaren 21ean, asteartean, 19:00etan, udaletxearen aurrean. Honako lelopean elkartuko gara: "Legazpin ez dugu sexu-erasorik onartzen".
Hemen duzue Legazpiko Udaleko bozeramaileek adostutako Adierazpen Instituzionala.