Atzoko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira aurtengo Udal Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak:
1. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.
2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.
Bietarako eskaera egiteko azkeneko eguna, urriaren 30a izango da.
Ikusi diru-laguntza deialdien oinarriak