Bertso Olaria elkartearen eskutik iritsiko zaigu, Ez da Kasualitatea bertso-musikatu saioa. Badu berezitasunik emanaldi honek, bertsolari eta gai-jartzailea, guztiak emakumeak izateak egiten du batez ere berezi emanaldia.
Aurtengoan bertsotan arituko direnak: Amaia Agirre, Ane Labaka, Miren Amuriza eta Nerea Elustondo. Gai jartzen: Maite Berriozabal.
Bertso jarduna laguntzen musikariak izango ditugu, Gari Otamendi bibolinarekin eta Araitz Bizkar gitarrarekin.
Bizi dugun osasun larrialdia dela eta,
- ikusleentzako aulkiak 1,5mtako distantzia mantenduz jarriko dira,
- maskara derrigorrezkoa izango da sarrera eta irteeretan.