Urte oso berezia izaten ari den honetan, herriko hainbat eragilek proposatu, sustatu eta antolaturiko kultur ekitaldiak izango dira Uztailean Legazpin, “normaltasun berriak” ezartzen dituen arauak eta baldintzak jarraituz.
Hona egitaraua:
IKUS-ENTZUNEZKOAK
3, ostirala: “Bazkideen ikus-entzunezkoa“. Egilea: Ikatza Argazkilari elkartea. 22:30ean Azokan.
10, ostirala:“Konfinamendua “. Egilea: Ikatza Argazkilari elkartea. 22:30ean Azokan.
17, ostirala:“Bidaiak“ Egilea: Ikatza Argazkilari elkartea, eta ondoren“Haztegi Ikastolako JAIOTZA”posible egiten dutenei omenaldi txiki bat (beraiek egindako argazkiekin.) 22:30ean Azokan.
24, ostirala: “Natura “. Egilea: Ikatza Argazkilari elkartea. 22:30ean Azokan.
MUSIKA
7, asteartea:“Doinua Dultzaineroak”. Kalejira egingo dute San Fermin Egunez, 19:30ean Laubide kalean abiatuta.
31, ostirala: “Goiz Deia Txistulari taldea”. Goiz-eresia eskainiko dute 9:00etatik 10:00etara San Ignazio auzoan.
DANTZA
10, OSTIRALA“Entsegu Ibiltaria” Sustraiak Dantza taldearen emanaldi ibiltaria. 20:00etatik aurrera erdigunean, Kalotx parean hasiko dute emanaldia.
BERTSOLARITZA
17, OSTIRALA: “Ez da kasualitatea” Bertso musikatu emanaldia, Bertso Olariak elkarteak antolaturik. Bertsolariak: Amaia Agirre, Ane Labaka, Miren Amuriza eta Nerea Elustondo.
Gai jartzaile: Maite Berriozabal. Musikariak: Gari Otamendi(Bibolina) eta Araitz Bizkar (Gitarra).
19:00etan Agirre Etxeberrin. (Eguraldi txarra balitz Azokan).
BESTE ERAGILE BATZUENAK
1, asteazkena: Magia saioa. Lekanazpi Elkarteak antolaturik.
11, larunbata: Bertso-bazkaria Gaztetxean. LGAk antolaturik.
18, larunbata: Kontzertua Gaztetxean. LGAk antolaturik.
22, asteazkena: Herriko taldeen emanaldi akustikoak. Bikuña Plazan. Lekanazpi Elkarteak antolaturik.