Laubideko haur-parkeko estalki berdearen proiektua amaitu da 2020ko ekainean.
Udaleko talde teknikoak ontzat jo du estalki berriarekin lortutako emaitza. Espazio estali berri bat lortzeaz gain, klimaren nolabaiteko independentzia lortu den urte sasoi desberdinetan erabiltzeko, estalkiaren goiko aldeko landareei esker klima-aldaketaren eragina pixka bat arintzea espero da. Nahiz eta oraindik landareak txikiak izan, etorkizunean itxura berdeagoa emango dutela espero da.
Bestalde, euri-urak biltzeko lurpeko biltegi bat eraiki da, estalkiak jasotzen duen euri-ur beretik landareak ureztatzeko garai lehorretan. Biltegiaz gain, SUD (drainatze jasangarriko hiri-sistema) sistema bat ezarri da. Sistema horrekin espero da urak iragaztea lursailean, euri-uren drainatze-sare publikoan gainkargarik saihesteko hein batean.
Hemendik aurrera, birkonfiguratutako espazio berriaz herritarrek alaitasunez baina arretaz gozatzea besterik ez da geratzen, betiere, normaltasun berriaren garaian gaudela kontuan izanda.