Uda iristearekin batera, amaituko dira gaztelerazko eta euskarazko Irakurketa taldeen saioak.
Ekaineko hauek izango dira ikasturteko azkenak, eta azken saioak on-line egin badira ere, azken hauek aurrez-aurre egingo dira. Uda amaitu arte etena izango du jarduera honek.
Ekainaren 24an, asteazkena:
Gaztelerazko taldearen bilera.18:30ean, Monica Leiva gidari dela, Voltaireren "Cándido o el optimismo" liburuaren inguruan. “Hau bada mundu posibleen artean onena, nolakoak izango dira gainontzekoak?”
Ekainaren 25ean, osteguna:
Euskarazko taldearen bilera. 18:30ean. Virginia Woolf-en "Gela bat norberarena" saiakeraren inguruan. “Fikzioa idatziko badu, emakumeak dirua eta gela bat beretzat behar ote ditu?”