Latxartegiko igogailu publikoan trakzio-kableak aldatu behar direnez, igogailuak geldirik eta erabilerarik gabe egon beharko du 2020ko ekainaren 22an eta 23an.
Mantentze-lanak ekainaren 22ko goizeko 8: 00etan hasiko dira, eta ekainaren 24ko 8: 00etan amaituko dira.
Mantentze-lan horiek Latxartegiko igogailuan egingo dira. Igogailua 2011n jarri zen,
eta legazpiarrek asko erabiltzen dute udalerriko erdigunetik goiko auzoetara joateko.