pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bikuña kiroldegiko deseskalada covid-19 ondoren.
18
Eka
2020

Bikuña kiroldegiko deseskalada covid-19 ondoren.

Bikuña Kiroldegia “normaltasun berrira” abiatzen da.

Bikuña Kiroldegia “normaltasun berrira” abiatzen da.

 

Bikuña kiroldegia “normaltasun berrira” abiatzen da kirol instalakuntzen irekierarekin. Instalakuntzen irekiera bi zatitan egingo da. Horrela;

 

1.Zatia:

2020ko ekainaren 23an irekiko dira berriro jendearentzat Fitness Gela eta padeleko kantxak. Irekieraren ezaugarri nagusiak honako hauek izango dira:

 

Fitness Gela:

1. Fitness gelaren aforoa 20 pertsonara murriztu da. 16 pertsonak gune kardiobaskularra erabiliko dute; korrika egiteko zintak, bizikletak, eliptikak, etab., eta 4 pertsonak pisu libreko gunea erabiliko dute; mankuernak, poleak, barrak, bankiak, etab.

2. Fitness gelako erreserba alde-aurretik egitea behar-beharrezkoa izango da. Alde-aurreko erreserba Legazpiko webgunean egingo da

       https://www.legazpi.eus/kirol-ataria loturan.

3. Erreserba, Bikuña kiroldegiko abonatuak egin ahal izango dute soilik.

4. 3 eguneko aurrerapenarekin egin ahal izango dira erreserbak. Beti ere,gehienez, egunean erreserba bat pertsonako.

5. Erreserbaren iraupena ordubete eta 15 minutukoa izango da.

6. Txandak honako hauek izango dira:

 

09:15 – 10:30 1º txanda
10:45 – 12:00 2º txanda
12:15 – 13:30 3º txanda
13:45 – 15:00 4º txanda
16:00 – 17:15 5º txanda
17:30 – 18:45 6º txanda
19:00 – 20:15 7º txanda

 

 

7. Bakoitzak erabilitako makinak eta tresnak garbitu eta desinfektatu beharko ditu erabilpenaren ondoren instalazioak jarritako tresnak eta produktuak erabiliz.

8. Aldagelak irekita egongo dira baina ez erabiltzea gomendatzen da.

9. Dutxak ezin izango dira erabili.

 

Padeleko kantxak:

1. Padel kantxa bakoitzean, gehienez, 4 pertsona egongo dira.

2. Padel kantxaren  erreserba alde-aurretik egitea behar-beharrezkoa izango da. Alde-aurreko erreserba Legazpiko web gunean egingo da

       https://www.legazpi.eus/kirol-atarialoturan.

3. Erreserba, Bikuña kiroldegiko abonatuak egin ahal izango dute soilik.

4. 3 eguneko aurrerapenarekin egin ahal izango dira erreserbak. Beti ere,gehienez, egunean erreserba bat pertsonako.

5. Erreserba egiten duen abonatuak zinpeko adierazpena egin beharko COVID-19 kontrako neurriak beteko dituela aforoa eta aldentze sozialari dagokionez. Baita, berarekin batera jokatuko dutenak identifikatu beharko ditu.

 

2. Zatia:

2020ko uztailaren 1ean irekiko dira berriro Bikuña kiroldegiko solariuma eta igerilekuak. Irekieraren ezaugarri nagusiak honako hauek lirateke: 

 

1. Euria egiten duen egunetan solariuma eta igerilekuak itxi egingo dira.

2. Solariumaren aforoa  2x1 metroko 80 eremutara mugatu da.

3. Igerileku-ontzien aforoari dagokionez, igerileku handian 25 igerilari eta txikian 15 onartuko dira.

4. Solariumeko eremuen erreserba alde-aurretik egitea behar-beharrezkoa izango da. Alde-aurreko erreserba Legazpiko web gunean egingo da

            https://www.legazpi.eus/kirol-ataria loturan.

5. Erreserba, Bikuña kiroldegiko abonatuak egin ahal izango dute soilik.

6. 3 eguneko aurrerapenarekin egin ahal izango dira erreserbak. Beti ere,gehienez, egunean erreserba bat pertsonako.

7. Erreserbaren iraupena bi ordutakoa izango da.

8. Bainuaren iraupena 15 minututakoa izango da eta 40 pertsonako taldetan txandatuz egingo da.

9. Txanden ordutegia, honakoa izango da:

 

 09:00 – 10:30   Igeriketa taldearen entrenamendua.
 11:00 – 13:00 1º txanda
13:30 – 15:30 2º txanda
16:00 – 18:00 3º txanda
18:30 – 20:30 4º txanda

 

10. Aldagelek aforo mugatua izango dute eta irekita egon arren ez erabiltzea gomendatzen da.

11. Aldageletako dutxak ezin izango dira erabili.

Albiste guztiak