Ekainaren 22tik 28ra, zenbait telebista-kateren emisio-frekuentziak aldatzen dira
Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak jakinarazi duenez, ekainaren 22tik 28ra doan astean aldaketak izango dira hainbat telebista-kateren emisio-frekuentzian, bigarren dibidendu digitala askatzeko prozesua dela eta.
Udalak idatzi bat bidali die Brinkolako bizilagunei, eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak bidalitako informazioa helarazi die.
Idatzi horretan, emisio-kanal berriei buruzko informazioa emateaz gain, jabetza horizontaleko araubideko jabekideen erkidegoentzako dauden laguntzen berri ematen da.
Familia bakarreko etxebizitzetan eta tamaina txikiko eraikinetan, ez da egokitzapenik egin beharko telebista-seinalea hartzeko antenetan. Nahikoa izango da urrutiko agintea hartu eta telebistak berriz sintonizatzearekin.
Herritarrek bigarren dibidendu digitalaren askapen-prozesuari, erregistratutako telekomunikazio-instalatzaileei, laguntzen planari eta beste alderdi batzuei buruzko informazioa jaso nahi badute,
- 901 201 004 eta 910 889 879 telefono-zenbakietara dei dezakete edo
- www.televisióndigital.es web orrira jo dezakete.