HARITZ KANDUGABEEN (Quercus petraea) GIPUZKOAKO BASORIK ZABALENA
Ezagutu Aitzondoko harizti berezia eta gozatu natur inguruneaz
Txangoa Valentin Mugartzak (Aizkorri Aratz natura-parkeko zuzendariak) gidatuko du
(Zegama, 2020/06/11)
Haritz kandugabeen basoak ez dira arruntak gure mendietan. Alde batetik, mendeetan zehar haritzen baso zabalak desagertzen joan direlako eta, beste alde batetik, haritzen familiaren barruan espezi zehatz hau ez delako oso ugariak.
Datorren ekainaren 21ean, igandearekin, Aizkorri-Aratz natura-parkeko altxorretako bat ezagutzeko txango gidatua antolatu du Anduetza parketxeak. Valentin Mugarza izango da gidaria, Aizkorri-Aratz natura-parkeko zuzendaria izateaz gain, basogintzan aditua dena.
Txangoak ez du zailtasunik eta Barrendiolako urtegian izango du abiapuntua. Irteera ordua 10:30ean izango da eta pare bat ordu iraungo ditu, adituaren azalpenak barne. Prezioa pertsonako 5 eurokoa da helduentzat eta 3 eurokoa haurrentzat. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.
Covit-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira: Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango da eta musukoa (maskarila) norberak eraman beharko du, beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko.
Izen emateko edo informazioa emateko
943 80 21 87 / 688 62 36 09
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
www.gipuzkoanatura.eus