Aurten bizi dugun egoera berezian, Legazpiko Udalak astebeteko aisialdi-programak prestatu ditu herriko LH1, LH2, LH3 eta LH4ko haurrentzat.
Ezaugarriak:
- LH1, LH2, LH3 eta LH4ko haurrei egingo zaie eskaintza
- Astebeteko txandak izango dira. Hiru txanda:
- Uztailaren 6tik 10era, LH1 (2013koak)
- Uztailaren 13tik 17ra, LH2 (2012koak)
- Uztailaren 20tik 24ra, LH3 eta LH4 (2011 eta 2010ekoak)
- Matrikula: seme-alaba bakarra, 20,00 €; bigarrena, 13,40 € eta hirugarrenetik aurrera doan
- Ordutegia: 9:30etik 12:30era
- Guneak: osatuko diren haur taldeen kopuruaren arabera erabakiko da baina aire librean izango da.
- Izena emateko epea: ekainaren 15etik 21era (online egitea lehenetsiko da)
- Izena emateko beheko loturan dagoen formularioa bete beharko da eta eta horretarako helbide elektroniko bat izan behar duzu. Ez baduzu helbide elektronikorik, HAZen egin beharko duzu. Online izena emango duten haurren gurasoek mezu elektroniko bat jasoko dute izenemate eta baldintzen onartze orriarekin. Hori inprimatu, sinatu eta HAZen entregatu beharko dute ekainaren 30 baino lehen. Agiri hori sinatzen ez duten gurasoen haurrek ezin izango dute Aisialdi Astean parte hartu.