300 dendak, autonomok eta 10 langiletik beherako enpresak jaso dute gonbidapena
Ekainaren 1ean hasi zen “3K bonua” kanpaina, Legazpiko ekonomia indarberritzeko helburuarekin.
Kanpaina bide onetik doa: 65 jarduera batu dira eta horietatik % 40ak 100 bonu jaso ditu dagoeneko.
Bonu hauek aplikatzearen ondorioz Udalak 14.000 € transferitu die jarduera hauei eta likidezia izan dezaten astebetean ordaintzeko konpromisoa bete du.
50 euroko erosketa bakoitzean, edo 50en multiplo bakoitzeko, bonuak 10 euroko deskontua duela gogorarazi nahi dugu eta gehienez 500 euro arteko erosketetarako balio duela.
Asko direnez oraindik kanpaina honekin bat egin ez duten jarduerak, bat egitera animatzen ditugu. Horretarako, bidali dugun atxikimendu-dokumentua bete edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan eskatu eta bete baino ez dute egin behar.
Azkenik, gogorarazi nahi dugu kanpainaren izena 3K dela ekonomia suspertzeak hiru oinarri izan behar dituelako:
- Konfiantza: Legazpiko merkatari, autonomo eta mikro-enpresen arteko hurbileko harremana inoiz baino inportanteagoa da eta sustatu egin behar dugu guztion arteko konfiantza handitzeko.
- Konpromisoa: norbanako eta herri mailan legazpiar guztiekin dugun konpromisoa erakutsi behar dugu herriko jarduerak bultzatzeko. Norberak ahal duen neurrian, noski.
- Kontsumoa: Legazpin bertan erosteak epe ertain eta luzean onurak ekarriko dizkigula jakin behar dugu.