Ekainaren 11tik aurrera ikasleak Euskaltegira itzuliko dira.
Banaka euskaltegira joateko aukera izango dute, irakaslearekin hitz egitera, zalantzak argitzera eta ebaluazio probak egitera. Aurtengo ikastaroa, beraz, euskaltegiko plataformaren bitartez bukatuko da, norbera bere etxetik.
Euskaltegira joateko hitzordu sistema ezarri du euskaltegiak, ikasleak ez daitezen pilatu. Hitzordua hartzeko bi aukera daude:
- Internetez, edozein ordutan, helbide honetan: https://labur.eus/txanda
- telefonoz deituta, 09:00etatik 14:00ak arte, 843 74 00 90 zenbakian.
Euskaltegian segurtasun neurriak hartu ditugu. Hori dela eta, sarrerako atea itxita egongo da eta irekitzeko deitu egin behar da. Igogailua ere itxita dago eta behar duenak abisatu egin behar du.