Goiz Deia Txistulari taldea,larunbatean, eta Legazpi Musika Banda, igandean
Datorren ekainaren 13 eta 14an, kalejirak egingo dituzte herriko bi elkartek.
Hegialdeko jaietako asteburua izan behar zuen honetan,
auzoko jai batzordeak jaiak bertan-behera utzi ditu.
Goiz Deia Txistulari taldeak eta Legazpi Musika Bandak,
beren jarduna auzora eramango dute.
Legazpi Musika Bandaren kasuan gainera, asko direnez, bi talde egingo dituzte,
eta erdiguneko kaleetan ere arituko dira.
Ekainak 13, larunbata:
9:00-10:00 Goiz Deia Txistulari Taldearen kalejira-HEGIALDEN
Ekainak 14, igandea:
11:00-12:00: Legazpi Musika Banda (erdia)-HEGIALDEN
12:15-12:15: Legazpi Musika Banda (beste erdia)-ERDIGUNEKO KALEETAN.