pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Eguneko Zentroa berriz irekiko da.
05
Eka
2020

Eguneko Zentroa berriz irekiko da.

Ekainaren 8tik aurrera, astelehena, Eguneko Zentroa martxan izango da berriz.

Ekainaren 8tik aurrera, astelehena, Eguneko Zentroa martxan izango da berriz.

 

Eguneko Zentroa martxoaren 14an itxi zen COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren ondorioz.

 

“Normaltasun berrirako” bidean, berriro hasiko diren jarduera guztietan prebentzio neurriak hartu behar ditugu COVID-19aren kutsapena saihesteko.

 

Zentzu honetan, Eguneko Zentroa ekainaren 18an, hurrengo astelehenean, irekiko d, aurrez COVID-19ren kutsapen-arriskua minimizatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztien aurreikuspena barne hartzen duen kontingentzia-plan bat eginda.

 

Horrela, Eguneko Zentrora itzultzea erabaki duten 17 lagunek segurtasun berme guztiak izango dituzte.

 

Legazpiko Eguneko Zentroak duela 25 urte ekin zion jardunari, 1995eko apirilaren 4an. Orduan 6 lagun joaten ziren, astelehenetik ostiralera.

 

Gaur egun, zentroak 24 erabiltzaile har ditzake astelehenetik ostiralera eta 18 asteburu eta jaiegunetan. Egunero 8 orduko zerbitzua ematen zaie.

 

Hauek dira eskaintzen dituen zerbitzuak: arreta pertsonala; arreta psikologikoa; bazkari, askari eta afariak; animazio ekintzak eta terapia okupazionala.

Albiste guztiak