Herritarrei arduraz jokatzeko deia
Azkenaldian, erabilitako eskularru eta maskara ugari agertu da herriko kaleetan eta hiri-altzarietan.
Hori dela eta, Udalak legazpiarrei arduraz jokatzeko eskatzen die ez ditzaten kalean utzi erabilitako eskularru eta maskarak. Horren ordez, errefusaren zakar poltsan sartu eta edukiontzi grisean botatzeko eskatzen die.
COVID-19 birusak gure artean dirau eta litekeena da erabiltzen ditugun eskularru eta maskarak kutsatuta egotea. Beraz, eskularru eta maskarak lurrera botatzeak gainerako legazpiarrak eta kale-garbitzaileak koronabirusa hartzeko arriskuan jartzen ditu.
Osasun-krisi egoeran jarraitzen dugu: gu guztion osasuna babestea lehentasun handiena da eta guztion ardura da.