COVID-19 dela eta, martxoaren 17n errefusa, organiko eta pixoihalentzako edukiontzietako sarrailak eta landa eremuetan dauden birziklaguneetako eta etxoletako ateak desaktibatu ziren, txartelik gabe noiznahi ireki ahal izateko.
- Pixkanaka sarrailak berriro aktibatuko dira eta txartela beharko da edukiontziak irekitzeko.
- Hasteko, ekainaren 1ean edukiontzi marroien sarrailak aktibatuko dira soilik. Oraingoz, edukiontzi grisak eta pixoihalenak irekita jarraituko dute jakinarazi arte.
- Norbaitek txartela galdu baldin badu 943 16 15 55 telefonora lehenbailehen deitzea komeni da beste txartel bat bidaltzeko.