Filma egin du Josean Larrea legazpiarrak
1980ko maiatzaren 3an Legazpiko herriak modu berezian ospatu zuen IV. Mirandaolako Gurutzearen Mendeurrena.
Bi ardatz izan zituen eguneko ospakizunak: Mirandaolako "mirariaren" adierazpena eta olagizon baten eta baserritar baten arteko ezkontza.
Hala, herritarren parte-hartzearekin, kantu, bertso eta dantzen bidez, eta joko eta ofizio iraungiak berreskuratuz, garai bateko Legazpi irudikatu zen.
Legazpiko Euskal Eskolak ,gidoi bat sortu, legazpiarrak inplikatu eta egun hori gure historiaren eta euskararen aldarrikapenen eta parte-hartze kolektiboaren mugarri bihurtu zuen.
"Mirandaola 1580-1980" egun horretan gertatutakoaren filmazioaren emaitza da. Filmazioa, egilearen (Josean Larrea) lehena, Super-8an egin zen, oinarrizko kalitateko baliabide mailegatuekin.