pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udalaren lehen Osoko Bilkura telematikoa.
30
Api
2020

Legazpiko Udalaren lehen Osoko Bilkura telematikoa.

Gaur egungo pandemia dela eta, apirileko Osoko Bilkura telematikoki egin da.

Gaur egungo pandemia dela eta, apirileko Osoko Bilkura telematikoki egin da

 

COVID-19 birusaren ondorioz, osasun-alarma egoera dekretatu zen martxoaren 14an  463/2020 Errege Dekretuaren bidez. Dekretuaren azken helburua gizarte-urruntzea ezartzea da, COVID-19 birusaren infekzioaren hedapena geldiarazteko neurri gisa.

Hori dela eta, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 43. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen zirela eta apirileko ohiko osoko bilkura aurrez aurre egiteak pertsonentzat arriskutsua izan zitekeela ikusita, Alkatetzak osoko bilkura telematikoki egitea erabaki zuen.

Osoko bilkura egin aurretik, minutu bateko isilunea egin zen COVID-19aren ondorioz hildako legazpiarrengatik.

Ondoren, Osoko Bilkuran honako gai-zerrenda aztertu zen:

 

  1. 2020ko otsailaren 26ko Osoko Bilkuraren akta onartzea.
  2. 2020ko Olaria saria.
  3. Kontu-hartzailearen txostena, aurrekontu-egonkortasunaren baldintzak betetzeari buruzkoa.
  4. Lanpostuen zerrenda aldatzea hasiera batean onartzea, udaltzaingoko ofizialordearen lanpostuari prestasun-osagarri esleitzeko.
  5. Azken ohiko bilkuratik emandako dekretuen berri ematea.
  6. Eskariak eta galderak.

Albiste guztiak