pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzaren 4an, aurreikusita dago San Ignazio kaleko 5. bloketik 15.era bitarteko obraren hasiera.
29
Api
2020

Maiatzaren 4an, aurreikusita dago San Ignazio kaleko 5. bloketik 15.era bitarteko obraren hasiera.

Zirkulazioa etengo da, eta maiatzaren 4tik aurrera ezingo da kale horretan aparkatu.

 

Urbanizazio berdeko proiektu bat da, klima-aldaketara egokitzeko soluzioen erabileran zentratua.

 

Horretarako, proposatutako hiri esku-hartzea, honako 4 proposamen nagusi hauetan laburbiltzen da:

- Hiri-eremua oinezkoentzako gunez hornitzea eta errepidearen zorua berritzea zoladura iragazkorren bidez eta, bestalde, kolore argiagoek udan tenperatura murriztuko dute. Oinezkoen autoaren bizikidetza-eremua diseinatzen da, ibilgailuen igarotzeko abiadura murrizteko.

- Zuhaitz berriak landatzea, bioretenziorako txorkoekin.

- Euri-urak birbideratzea bioatxikitze-eremura eta metaketa-depositura beheko plazan, bai etxebizitzen hormetako hezetasunak murrizteko, bai Ur horiek ureztatzean berrerabili ahal izateko.

- Egurrezko eta landarezko pergola bat eraikitzea haur-parkean.

 

Proiektua Europako Life: Good Local Adapt Programaren barruan kokatzen da; proiektu horrek Klima-aldaketara egokitzeko irtenbide berritzaileak praktikan jartzea du helburu. Proiektuan parte hartzen duten EAEko hiru udalerrietako bat da Legazpi, Balmaseda eta Amurriorekin batera.

 

Obra honen exekuzio materialaren aurrekontua honako hau da:

Udala: 291.655,16 €

Gipuzkoako Urak: 90.299,09 €

Aurrekontu bateratua + gg + BEZ:

419.954,26+130.021,66 = 549.945,92 €

 

Proiektu hau EBk kofinantzatzen du Life programaren bidez

Udalerri guztietako aurrekontu osoa: 1.739.551 €

Europako kofinantziazioaren portzentaia:% 59,14

 

UDALTZAINGOA- OBRAK DIRELA ETA OHARRA:

 

Obrak direla  eta, errepidea moztuta San Ignazio 5etik 15era.

San Ignazio auzoa 5etik 15era doan bide tartean obrak egingo dira. Astelehenean, maiatzak 4an, hasiko dira lanak eta errepidea moztu egingo da eta ezingo da bertan aparkatu.

 

Horregatik, honakoa jakinarazi nahi diegu ibilgailuak erabiltzen dituzten auzotarrei:

  • Ibilgailuak San Martin auzoko plaza txikitik sartu eta irtengo dira, San Ignazio 7 eta 14 zenbakidun eraikinen atzealdetik eta Itxaropen auzotik.
  • Itxaropen auzora Juanastegitik sartuko dira ibilgailuak eta irten, berriz, Aiztonaga kaletik.
  • Maiatzak 4an, astelehenean, obrak egingo diren gunean dauden edukiontziak San Ignazio 4ra eramango dira, jaietan egiten den moduan.

Aldez aurretik eskertzen dugu herritarren lankidetza.

Albiste guztiak