Apirilaren 29an, asteazkena,
Gaztelerazko irakurketa taldearen bilera egingo da, hileko azken asteazkena denez,
baina oraingoan ere liburutegiko WhatsApp bidez :639851172.
Saioa 18:30ean hasiko da, Monica Leiva gidari dela.
Landuko den liburua,
Mari Romero legazpiarraren "La casa de la buhardilla" izango da.
Egileak berak ere parte hartuko du.
Taldeko kide izan ez eta, parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan aurretik Legazpiko udal liburutegiarekin.
Bide batez gogora ekarri nahi dugu, Liburutegiak erabiltzaileentzat ateak itxita baditu ere langileak lanean ari direla eta herritarren zerbitzura jarraitzen dutela
- telefonoz: 943737186,
- e-postaz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo
- WhatsaAppez: 639851172,
astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.