pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bikuña kiroldegia itxita Gabonetan
18
Abe
2014

Bikuña kiroldegia itxita Gabonetan

Abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra

Tarte horretan, hainbat garbiketa eta konponketa lan egingo dituzte; eta pilotalekua ere abenduaren 20an itxiko dute
 
Urtero sasoi hauetan gertatzen den bezala, aurten ere Bikuña kiroldegia itxita egongo da. Abenduaren 21 eguerdian itxi (13:00etan), eta 2015eko urtarrilaren 7an irekiko dute.
 
Itxita egongo den denboraldian, hainbat lan egingo dituzte, irekieran erabiltzaileentzat dena prest egon dadin. Besteak beste, sarrerako ateak, kanpokoa zein barrukoa, aldatu egingo dituzte, irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin.
 
Igerilekua, berriz, hustu egingo dute, desinfektatu eta garbitzeko. Bide batez, inguruak eta haize hodiak ere garbituko dituzte.
 
Ur beroaren gordailuak ere hustu, garbitu eta desinfektatu egingo dituzte. Eta aldagela guztietan, legionellaren aurkako tratamendua egingo dute. Era berean, aire egokituaren iragazki guztiak aldatu, motor guztiak aztertu, koipeztatu eta berraztertu eta igerilekuko iragazkia eta baita uraren sarrerakoa ere garbituko dituzte.
 
Bide batez, igerilekuko eta kirol anitzeko kantxan argiak aztertu, eta aldatzeko premian daudenak aldatu egingo dituzte.
 
Azken batean, abagunea aprobetxatuko dute garbiketa eta konponketa lan orokorrak eta kirol tresnen mantentze lan orokorra egiteko, kiroldegia irekita dagoenean ezin baitira horrelakoak egin.
 
Kiroldegia ez ezik, Urbeltz pilotalekua ere itxiko dute Eguberrietan. Zehazki, abenduaren 20an itxiko dute, egun berezi hauetan hainbat ekintza egingo baitituzte bertan; esaterako, Korosti Dantza Taldearen Gabonetako Jaialdia, Haurrentzako Jolas Parkea, etab. Pilotalekuak Gabonen bueltan irekiko ditu berriro ateak.

Albiste guztiak