Amaia Aseginolazakirabazi du, eta 50 euroko saria eramango du, herriko dendaren batean erosketak egiteko
Udalak 2014rako ateratako egutegian, herritarrek parte hartzeko moduko joko bat proposatzen da. Legazpiko jaiak dira ardatz nagusi. Hilabete bakoitzean, sasoi horri dagokion jai baten argazkia dugu, eta horrekin lotutako galdera bat. Herritarrek erantzun zuzena eman behar dute, www.legazpiko-udala.info web orriko "Egutegia 2014" izeneko txokoan sartuta edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda.
Dagoeneko egin dute urteko hamaikagarren galderari dagokion zozketa; alegia, azaroari dagokiona. Hauxe zen galdera: Herriko musika talde beteranoenek Santa Zezilia kontzertua eskaintzen dute parrokian. Badakizu zein diren talde horiek? Erantzun zuzena, hain justu, Legazpiko Musika Banda, Alaitasuna Rondaila, Santikutz Abesbatza eta Goiz Deia Txistulariak da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Amaia Aseginolaza izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko denda batean erosketak egiteko.
Hurrengo galdera urteko azkena izango da. Udaletik deia egin diete herritarrei beldurrik gabe parte hartzeko, sari erakargarria baitago jokoan.