Hurrengo larunbatean, martxoak 23, ATX Teatroak konpainia euskaldunak sortutako “7ak bat” antzezlana izango dugu Latxartegi Aretoan, 20:00etan.
Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?
2018an 200 urte bete dituen Victor Frankenstein inspirazio moduan hartuta, gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta beste kulturetako beste hainbat hartu eta guztiekin gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa…
Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da.
Antzezleak:-Mirian K. Martxante -Estibaliz Villa -Aiora Sedano.
Sarrerak ohi bezala, 19:00etan jarriko dira salgai lehiatilan, 10€tan arruntak eta 5€tan 18 urtez beherakoentzat edo Gazte Txartela dutenentzat.