pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

×

Abisua

The form #31 does not exist or it is not published.

Horma-irudi bat margotzeko boluntarioen bila!
11
Mar
2019

Horma-irudi bat margotzeko boluntarioen bila!

Izena emateko azken eguna: martxoak 21

Adin eta interes desberdinetako margozale talde bat osatu nahi du Udalak.

Nekazal kultura izango da gaia eta kiroldegiko fatxada marraztuko dute.

Ikertze elkarteko hezitzaile batek eta Arantxa Orbegozo eta Nerea Linazasoro margolariek  lagunduko dute prozesuan. Luxuzko laguntzaileak!

 

Nola eta noiz?

  • Prestatzeko 3 bilera egingo dira: apirilak 2, apirilak 9 eta maiatzak 8.

Bertan taldeak  ideiak proposatuko ditu, forma emango dizkiete, adostuko dituzte… Bilera bakoitzak 2 ordu iraungo ditu. Aurreikusitako ordutegia: 18:00- 20:00.

  • Horma margotzeko asteburu oso bat beharko da: maiatzak 10, 11 eta 12. Zehazki:
  • maiatzak 10, ostirala, arratsaldez
  • maiatzak  11 (larunbata) eta 12 (igandea), goiz eta arratsaldez

 

Dei egiten diegu margotzea edota denbora partekatzea gustokoa dituzten gazteei, helduei, emakumezkoei, gizonezkoei… eta orokorrean parte hartzeko gogoa duen edonori.

 

Ekimenaren bestelako xehetasunak:

  • Uggasak eta Urola Garaiko udaletxeok antolatutako ekintza da.
  • “Nekazal Kultura” Eskolako Agenda 21eko 2018-2019ko ikasturteko gaia da.
  • Helburuak:
  • Eskola Agenda 21eko gaia zabaltzea (Nekazal kultura)
  • bizikidetza bultzatzea
  • zenbait balore eta trebeziak  sustatzea (irudimena, sormena, antolaketa, konstantzia, …)
  • Doan da

20 plaza daude.

Izena emateko azken eguna: martxoak 21.

 

Izena emateko:  Hurrengo formulario bete ezazu edo

udaletxera deitu:   010 (Legazpitik deitzen baduzu)  edo 943 737030.

 

 

Albiste guztiak