Asteklima deitu diote klima-aldaketari buruz sentsibilizatzeko asteari. Aste horretan Uggasak eta Urola Garaia eskualdeko Udalek Photocall bat antolatu dute izenburu honekin: “Klima-aldaketak generoa du”.
Klima-aldaketak egun dauden genero-desberdintasunak areagotu egiten dituela azpimarratu nahi dugu. Era berean, desberdintasunak klima-aldaketaren aurka modu eraginkorrean borrokatzea galarazten duela adierazi nahi dugu.
Ez alferrik:
- Pobrezia energetikoak eragin zuzenagoa du emakumeengan.
- Emakumeak dira errefuxiatu klimatikoen % 80.
- Klima-aldaketa neurri handi batean jasaten dutenak pertsona txiroak dira. Munduko pertsona txiroen % 70 emakumeak dira.
- Emakumeak dira klima-aldaketaren eragina gehien jasaten dutenak baina gutxienak dira erabaki politikoak hartzen dituzten organoetan.
- Klima-aldaketa gaietan erantzukizun-postuen % 80 baino gehiago gizonek betetzen dute.
- Muturreko gertakari naturalen ondorioz −adibidez, uholdeen edo lehorteen ondorioz−hildakoen kopuruari erreparatuz gero, emakumeak dira hildako gehienak.
- 2003an Frantzian izan zen bero boladan, hildako pertsonen % 65 emakumeak izan ziren.
- Katrina urakanaren ondoren, bere lana galdu zuten pertsonen bi herenak emakumeak ziren.
- Pobretutako herrialdeetan, ura hartzeaz arduratzen direnen % 71 emakume eta neska koskorrak dira.
Gai horren gainean hausnartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Hona hemen noiz eta non:
HERRIA |
EGUNA |
ORDUA |
TOKIA |
EURIA EGINEZ GERO |
Legazpi |
Martxoak 7 osteguna |
19:00-21:00 |
Kale Nagusian |
Txomineko pasabidean |
Argazkiak Udaletako web orrietan eta sare sozialetan argitaratzeko aukera eskainiko da; horretarako honako etiketak erabiliko dira: #Asteklimaurolagaraia y #Asteklima
Txaloka Antzerki Taldeak dinamizatuko du jarduera.
Asteklima ospatuko den astean ‘Change the Change’ Nazioarteko Biltzarra egingo da Donostian, martxoaren 6tik 8ra bitartean.