pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kirola Elkarrekin jardunaldiko VIII edizioa prestatzen ari gara
04
Mar
2019

Kirola Elkarrekin jardunaldiko VIII edizioa prestatzen ari gara

Martxoaren 10ean KIROLA ELKARREKIN jardunaldia errepikatuko dugu Legazpin.

Martxoaren 10ean KIROLA ELKARREKIN jardunaldia errepikatuko dugu Legazpin.

Hau zortzigarren edizioa izango da eta espero dugu 14 elkarteetako  400 kirolari inguru elkartzea zortzi kirol desberdinetan aritzeko: igeriketa, futbola, mendia, pala, bola jokoa, indoor zikloa, saskibaloia 3x3 eta aurten, zumba ere bai.

 

Jardunaldiaren izena KIROLA ELKARREKIN da. Alde batetik Euskadiko herri desberdinetako kirolariak kirol inguruan eguna partekatzeko asmoz elkartuko direlako. Eta bestetik, adimen urritasuna, urritasun fisikoa eta urritasun gabeko pertsonek konpartituko dutelako  jardunaldia.

 

Adimen urritasuna duten pertsonen inklusioa ahalbidetzeko bultzada eta laguntza eskeintzen saiatzen gara egun honekin. Horretarako, kirol jarduera desberdinak praktikan jartzen ditugu, kirolarien zein familien bizi kalitatea hobetzeko asmotan.

 

Aurreko urteetako arrakasta aintzat hartuta, ekimen hau urtero egitea erabaki genuen.

Aurten ATZEGIk, Izadi Zaleak taldeak, Legazpiko Igeriketa Taldeak, Ilintxak, Pilota Eskolak etaDanantzako Boloek eta Andraitz kirol elkarteak parte hartuko dute.

 

Horrez gain beste zenbait herrialdeetatik etorriko dira ondoren aipatzen ditugun elkarteak:  Gautena (Gipuzkoa),Konporta (Gipuzkoa),Mindara (Gipuzkoa) Gorabide (Bizkaia), Gaude (Bizkaia),Aspace (Alava)eta  Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.

 

 

Eguneko egitaraua hau izango da:

  •  9:30  Legazpiko Udalak eta Atzegik bertaratutakoei ongietorria emango diete.
  •  9:45-10:00 Kirol jarduerak:
    •      Futbola, Bikuñako futbol zelaian
    •      Saskibaloia, kiroldegiko kantxan
    •      Bola-jokoa, Mauleoneko bolatokian
    •      Igeriketa, igerilekuan
    •      Indoor zikloa, kiroldegian
    •      Zumba, kiroldegian
    •      Mendi martxa. Udakiolara igoko dira.
    •      Pala, pilotalekuan
  • 13:30-14:45 Bazkaria, Gizarte Zentroan
  • 14:45-15:45 Musika eta dantzaldia

 

 

Legazpiko Udalari, Kiroldegiari eta Gizarte-zentroari eskerrak eman nahi dizkiegu topaketa hau antolatzeko eman diguten laguntzagatik.

Legazpiarrak ere animatu nahi ditugu txapelketetan animatzera joateko edota kirola eginez parte hartzeko.

 

Ikusi kartela

Albiste guztiak