Asteburuan Urduñan eta Gordexolan izan diren partidak eta gero, badakigu Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren finalerdiak zeintzuk jokatuko duten Legazpin.
Larunbatean, Urduñan, Ane Meniburu-Laia Salsamendi eta Ainhoa Ruiz de Infante-Nora Mendizabal bikoteek lortu zuten finalerdira pasatzea.
Igandean, Gordexolan, Maria Granado-Ainhoa Lakuntza eta Madalen Etxegarai-Uxue Oses izan ziren pasea lortu zutenak.
Datorren larunbatean, martxoaren 9an, eskuzko binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren lehen finalerdia jokatuko dute
Ane Mendiburu-Laia Salsamendi eta Maria Granado-Ainhoa Lakuntza bikoteek Urbeltz pilotalekuan 17:00etan.
Ondoren, bigarren finalerdia jokatuko dute Nora Mendizabal-Ainhoa Ruiz de Infante eta Madalen Etxegarai-Uxue Oses bikoteek.