Datorren OSTIRALEAN, martxoaren 1ean, Inauterietako desfilea egingo da gure herrian. Desfilea 15:45ean abiatuko da eta 16:30ean amaituko da herriko plazan. Hori dela eta, aldaketak emango dira gure kaleetako zirkulazioan.
Aldaketak zirkulazioan
1.- Urretxutik Legazpira datozen ibilgailuak. Hirigunera eta auzoetara joateko Lanaren hiribidetik (semaforoak) gora honako ibilbide egingo dute: Laubideko errotonda, San Ignazio, Juanastegi eta Gaztetxetik behera Txorroneako bidegurutzera.
Lanaren hiribidea 1-3: bi noranzkoa.
2.- Txorroneako bidegurutzetik ezingo da hirigunera joan, Latxartegira edo Aizkorri kalea 12-16ko garajeetara doazen ibilgailuak edo larrialdietakoak izan ezik.
3.- Latxartegi kaletik Urretxura edo auzoetara joateko, kontrako noranzkoan zirkulatuko dute ibilgailuek Aizkorri kaletik Txorroneara eta Bikuñako errotondara.
Urretxutik Oñatira joango diren ibilgailuak Deskargako mendatetik bideratuko dira DIAko errotondan.
Aparkalekuak
14:00etarako erretiratuegin beharko dira Lanaren hiribidea 1-3n aparkatutako ibilgailuak.
LURRALDEBUS ZERBITZUAREN GELDIGUNE ALDAKETA
Aizkorri k.15era eta P.Etxeberria “Ekei”Geldiguneetara EZ da IRITSIKO BUSA.
Tarte horretan, zerbitzu hori hartu nahi dutenak ,Saturnino Telleria -ROTONDA- Geldigunera.
LINEA:DG09 Legazpi-Residencia-Zumárraga
NOIZ :
EGUNA |
Orduak
|
Orduak |
PARADA ALDAKETA |
OSTIRALA,1 |
15:45etatik De las 15:45 h. |
16:00 arte A las 16:00 h. |
Rotonda Saturnino Telleria |