pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irailean hasiko dira RENFEko geltokiko obrak.
26
Ots
2019

Irailean hasiko dira RENFEko geltokiko obrak.

Alkatea ADIFeko lehendakariarekin eta zuzendari nagusiarekin bildu zen atzo, Madrilen.

Atzo, alkateak eta EAJ-PNVko senatari Eugenia Iparraguirrek bilera izan zuten ADIFeko Isabel Pardo lehendakariarekin eta Juan Pablo Villanueva zuzendari nagusiarekin,

urriaren 18ko bileran erabakitako lanerako planaren  jarraipena egiteko asmoz; plan horretan honako hauek jaso ziren: 

behin-behineko sarbidea egitea eta nasak handitzea –gaur egun eginda daude–, eta Legazpiko tren-geltoki berria eraikitzeko proiektua egitea.

 

Horrenbestez, lau aldiz bildu da alkatea ADIFekin: lehen bilera 2017ko maiatzean izan zen. Bilera haren ondoren,  2018ko hasieran,

lanerako plan bat adostu zen –PPko gobernuarekin–, behin-behineko lana eta geltoki berria kontuan hartzen zituena.

Gobernuan PSOE sartu zenean, alkateak berriro ekin zien elkarrizketei, hitzartutako planak aurrera egingo zuela ziurtatzeko asmoz.

 

Behin-behineko sarbidea eta nasak handitzeko lanak 2018an egin ziren, eta atzoko bileran ADIFeko lehendakariak baieztatu zuen

geltoki berriaren proiektua apirilean bukatuko dutela eta obrak aurtengo irailean hasiko direla.

Albiste guztiak