Datorren asteartean, otsailaren 26an,
18:30eanKultur etxeko areto nagusian,
On-line jokoak eta kirol apustuak hizpide izango ditugu,
hau da, substantziarik gabeko
mendekotasuna sortzen duten adizioak.
Horretarako Joko Patologikoa, Sare Sozialak
eta Bideo Jokoen Prebentzio-tailerra aurrera eramango dugu,
gurasoekin eta gaian interesa duen edonorekin.
Ortzadar Fundazioko kidea den
Estibaliz Ansotegi Guruziaga andereak
gidatuko du tailerra.
Aurretik, Ortzadar Fundazioko hezitzaileek lanketa egin dute
Batxilergoko 1 eta 2. mailako ikasleekin:
urtarrilaren 25ean Olazabal institutuan
eta otsailaren 19an Haztegi ikastolan.
Legazpiko Udalak Ortzadar fundazioarekin
lehendik ere harremana badu,
azken 2 urtetan
Arrisku alkoholaprograma kudeatu baitu.
Programa honen balorazioa oso positiboa da,
ikasleria nahiz irakasleria eta gurasoen aldetik ere.