pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hasi dira Txintxoetxen irisgarritasuna hobetzeko lanak
24
Ots
2019

Hasi dira Txintxoetxen irisgarritasuna hobetzeko lanak

Hiru aste iraungo dute lanek gutxi gorabehera.

Beste hainbat proiekturen artean, Txintxoetxe-Mantxola auzoan irisgarritasuna hobetzeko proiektua onartu zen 2017ko urteko udal aurrekontu parte hartzaileetan.

 

Hasierako proiektuan galtzadaren eskuinaldean dagoen berdegunean espaloia jartzea aurreikusi zen. URA uraren euskal agentziak ez zuen hori begi onez ikusi,

metro bateko espaloia errekatxo gainean joango zelako. Aukeran, metro eta erdiko altuera izango zuen pasabidea egitea proposatu zuen baina inbertsioa proposatu zuten bizilagunek ez zuten horrelakorik onartu.

Datorren astelehenean hasiko diren lanak pabiloien ondoan egingo dira. Metro eta erdiko zabalerako fresaketa egingo da eta ondoren asfalto inprimatuarekin estaliko da galtzadarria imitatuz.

Bukatzeko, zuriz margotuko da oinezkoen bidea eta errepidea bereizteko.

 

Bestetik, errepidean zeharkako 4 goragune jarriko dira, oinezkoentzako arriskutsua izan daitekeen ibilgailuen abiadura moteltzeko.

Azkenik, argiztapena hobetuko da argi berriak jarrita.

 

Bukatzeko, orain dagoen errekako babes-baranda kenduko da eta baranda berri eta luzeagoa jarriko da.

Obrak 52.325,91  euro balio du.

Albiste guztiak