Legazpiko Udalak iragarkiak itsasteko 13 panel berezi jarriko ditu udalerrian
Udalerriko hainbat fatxadaren egoera penagarria zela eta Udala herriko zenbait eragileekin jarri zen harremanetan, eta erabaki zuten adierazpen libreko13 panel berezi jartzea. Helburua fatxadak garbi mantentzea da.
Industria ondarearen erakusleiho
Udalari egokia iruditu zaio panelen hondoan industria ondarearekin lotutako Gorka Salmeronen argazkiak jartzea, horrela iragarkirik itsatsita ez dagoenean bistan geratuko dira denok disfrutatu ahal izateko.